Archive for the 'Kultura' Category

23
Uzt_Uztaila_laburdura
08

Gaztelaniaren manifestua, gorputztu egin den eraso bat

Badirudi batzu frankismo aroaren ondoren zamatutako konplexuak garaitzen ari direla. Nazionalismo espainiar linguistikoa, hamarkadeta luzeetan ixilik egon ondoren, indarrra hartzen hasi da azken urteotan eta orain ez oso denbora asko pentxaezinak izango lirateken ekimenak lotxa gutxirekin kaleratzen ari dira. Bereaerenaren inposizioa eta bestearenari iraina. Eraso hauek intentsitatea eta ohiartzuna irabazi dute azkenaldian eta halako zilegitasun maskara batez mozorrotu da, delako Espainiar Hizkuntzaren Aldeko Manifestuarekin gorpuztu dena. Urteetan zehar doktrina inposatua zenari, gaztelaniaren izate “batutzaile” eta “komunikatzailea”, pintura kapa berri bat eman diote sasi-filosofari eta politikari (profesional zein disimulatu) talde batek.

Objetiboki, manifestu hau kaxkarki idatzia dago, kontraesanez beteta. “Ez omen dira ez hizkuntzak ez lurraldeak hizkuntza-eskubideak dituztenak, pertsonak baizik”, esaten dute. Orduan nik, pertsona bezala, eskubidea dut nire seme-alabak euskara huts eta exklusiboan hezitzeko? Eskubidea du Petya txikiak errusiar perfektuan hezitua izateko? Ez gizona, “Espainiar guztien betebeharra da Espainiako hizkuntza amankomuna ikastea, Espainiarra“. Ez al genuen esanba, lurraldeen kontu hori anakronismo tribal bat zela? Kontraesanak ugariak dira, askotan esaldi berberean: “Estatuko hizkuntza ofizial guztiak dira espainiarrak, baina bat bakarrik da amankomuna eta bat honek du bakarrik ezagutua izateko eskubidea”. Hau da, denak dira hizkuntza espainiarrak, baina bat besteak baino gehiago. Eta gainera, ez al ginen geratu hizkuntzek ez zutela eskubiderik, pertsonak baizik? Nolatan du orduan espainiar/gaztelaniarrak “ezagutua izateko eskubidea”? Eta horrelako dozenaka. Blog honetan dago manifestu honen autopsia zehatz bat: http://blogs.publico.es/dominiopublico/category/juan-carlos-moreno-cabrera/

Gaztelaniar hiztunen eskubideetan urraketa ikusten duena gezurretan ari da,  eta Euskal Herriko hizkuntzen auzian arma gisa erabiltzen denean, gezur hipokrita eta arriskutsua. Euskal hiztunon eskubideak egunero bortxatzen dira, Euskal Herritik at dauden hainbat faktorek euskaraz bizi normal bat egite eragozten digute, eta jakintsu hauek ikusten duten urraketa bakarra “gaztelaniar hiztunen eskubideena” da? Gaztelaniaren egoeragatik benetan kezkatuta baldin badaude, zergatik ez dira Puerto Rico, Costa Rica edo Estatu Batuetako hiztunengatik kexatzen, kezkatzeko nahiko arrazoi dutenak? Edo jakintsu hauen interesa politikoagoa da kulturala baino?

Esan bezala, manifestu hau azkenaldian indartzen ari den kanpaina baten aurpegia da. Espainia sakonean espainiarra arriskuan dagoenaren idea saldu gero hizkuntza gutxituen normalizazioa eragozteko, sektore batzuei ametxgaiztoak eragiten dioten auzia. Gezur eta irain kanpaina hau bortitza izaten ari da Katalunian azken bi-hiru urteotan, eta hemeki hemeki Euskal Herrian maila berera heltzen ari da. Badirudi orain arte halako lotxa apur bat eman dietela, euskararen egoera politiko eta instituzional negargarria ikusita, “euskararen inposizioari” buruz hitzegitea. Ondo bait dago gezurrak esatea, baina saiatu apur bat bederen sinesgarritasun minimo bat edukitzen.

06
Ots_Otsaila_laburdura
08

Real Politik – Joseba Tapia eta Koldo Izagirre

2006 urtean Joseba Tapia (bere orria http://www.josebatapia.com) soinujoleak autoproduzitu eta kaleratu zuen diskari izena ematen dion kantua, Koldo Izagirre idazlearen letrarekin. Abesti soil eta gustagarria, 100% basque kutxu horrekin, baina mezu zorrotz eta birrintzailea zabaltzen duena, gaur egungo politikan aurkitzen dugun hipokresia eta zurikeriaren kritika. Ni behintzat harri eta zur utzi ninduen, autoan nindoala lehen aldiz entzun nuenean: “Hori da hori arrazoia”.

Entzun ezazu kontzejal jauna edo anderea:

badakizu dakizunez

nazkatu gara ogi lizunez

ez dugu nahi gosaldu albiste ilunez.

Gure plazan gauero eguzki betea!


Berak ezin zuen ezer egin

ez zen bere eskumenekoa

baina ados zegoen gurekin:

doan eman zigun bostekoa!

Ederra zen borroka lurrina

lepokoan zeukan ikurriña.


Entzun ezazu alkate jauna edo anderea:

presa berririk ez arren

ederto goaz azkengarren

ez zaigu ardura berandutu arren.

Bareari berea, hori da legea!


Berak ezin zuen ezer egin

ez zen bere eskumenekoa

baina ados zegoen gurekin:

doan eman zigun bostekoa!

Ederra zen aberri lurrina

balkoian zeukan ikurriña.


Entzun ezazu sailburu jauna edo anderea:

ez dugu maite ardaila

bihar joko dugu bataila

Goliatek proba dezan Daviden habaila.

Handiak txikitzea da gure xedea!


Berak ezin zuen ezer egin

ez zen bere eskumenekoa

baina ados zegoen gurekin:

doan eman zigun bostekoa!

Ederra zen ikara lurrina

paparrean zeukan ikurriña.


Entzun ezazu lehendakari jauna edo anderea:

herriak zuri emana

ez baita nolanahiko zama

hartzen dituzun lanak ditzagula bana…

Zuretzako botoa, guri boterea!


Berak ezin zuen ezer egin

ez zen bere eskumenekoa

baina ados zegoen gurekin:

doan eman zigun bostekoa!

Ederra zen haserre lurrina

bihotzean zeukan ikurriña.


Entzun ezazu jaungoiko jauna edo anderea:

zugana gatoz itsuan

mundu triste honen izuan

zenbatean etxeak hor paradisuan?

Zure artaldekoa da euskal aberea!


Berak ezin zuen ezer egin

ez zen bere eskumenekoa

baina ados zegoen gurekin:

doan eman zigun bostekoa.

Ederra zen gezurren lurrina

hodeietan zeukan ikurriña.


Entzun ezazu deabru jauna edo anderea:

gozamenaren azkura

aspaldi zeharo galdu da

hemen behar dena da zure diktadura

parrilan erretzeko Kristoren jendea!


Berak ezin zuen ezer egin

ez zen bere eskumenekoa

baina ados zegoen gurekin:

doan eman zigun bostekoa.

Ederra zen porroten lurrina

errautsetan zeukan ikurriña.

13
Aza_Azaroa_laburdura
07

Wall Street Journaleko Keith Johssoni erantzuna

Denok jakingo dugun bezala, aurreko astean Wall Street Journaleko kazetari batek euskarari buruzko artikulu bat idatzi zuen, gure hizkuntza kakaren pare uzten zuena. Euskaldunon (eta euskal blogosferaren) erantzuna nahiko irmoa izan da: kazetariaren ibilbidea disekzionatu da, esandakoak banan banan gezurtatuak eta guzti honekin email bidez erantzun zabala izan du kazetariak, hala nolako barkamen bat bidaltzea behartu duena. Nere aldetik, hona hemen nik bidali diodana (itzulia):

Johsson jaun estimatua,

Kaleratu berri den euskarari buruzko zure artikulua irakurri ondoren euskaldun eta euskal herritar bezala irainduta sentitu diren askoetako bat nahiz. Wall Street Journal bezalako aldizkari garrantzitsu eta serio batek horrelako topiko, gezur eta datu partzialen pilateka bat zabaltzea sakonki dezepzionatu eta nahigabetu nau, eta zuri zuzenean nire samina adierazteko idaztera bultzatu.

Zure artikuluan hainbat gezur objetibo eta egi-partzial benetakotzat jotzen dira, eta idazlearen iritzia informazio garbitzat, eta honek aurreritzi okerrak sortzen dizkio euskararen egoera ezagutzen ez duen irakurleari. Betidanik borrokatu dugu euskaldunok gure hizkuntzaren inguruan gezurrak eta mespretxuak zabaltzen dituzten interesen aurka (ulertu “borroka” terminoa zentzu politiko, kultural eta sozialen, ez borroka armatuarenean, zure artikuluan baldarki egiten den bezala), eta ez dakit jakitun zaren norainoko kaltea egin diozun gure hizkuntza eta gure kulturari WSJ bezalako hedapena duen aldizkari batean interes hauen bozeramaile bihurtuta. Sahiestezina egiten zaigu zure artikulua lehen aipatu dudan estrategia suntsikorretik banatzea, oraindik gaur egun ere gure hizkuntza zapaldu eta gizartean gutxietxiarazi nahi duenari. Jakina da WTJ aldizkariaren iritzi editorial kontserbadorea, baina ez genuen sekula usteko horrelako probokazio sinple batean eror zitekeenik.

Ez dut gehiegi sakondu nahi zure artikuluko gezur eta akatsetan, ziur ni baino jakitunagoek erantzun dizutela soberan. Zuk idatzitako gezur eta manipulazioen (beste behin diot, ez dakit hauek apropos eginak ala ezjakintasunaren ondorio diren) baldarkeria nabarmendu nahi dizut soilik. Euskarak neologismoak erabiltzen dituela kontzeptu berriak izendatzeko? Eta ze hizkuntzak ez du hori egiten? Euskara inposatu egiten dela lan publikoan? Normala da arlo batzuetan euskara jakitea ez jakitea baino gehiago baloratzen da (hezkuntza kasu), negargarria dena da beste askotan euskara jakitea ingelesa edo alemaniera jakitea bezain baloratua dagoela.

Idatzitakoari nagusitasun kutxu iraingarri bat dario, euskara atzeratutzat eta aisaltutzat joz behin eta berriz. Euskarak ez omen du zentzurik gaur egun eta negatiboa eta anakronikoa gaztelania bezalako hizkuntza baten mailan jarri nahi izatea. Ez dakit noraino heltzen diren zure linguistika ezagupenak, baina hizkuntzen munduko maxima batez informatuko zaitut: hizkuntza bat ez da inoiz beste bat baino baliotsuago, garrantzitxuago edo “handiagoa”. Hizkuntza bat ez da ederra edo itxusia, ikasteko zaila edo erreza… hizkuntza guztiek dute balio bera gizadiaren ondare kultural eta bere hiztunen arteko komunikazio tresna gisa, hizkuntza honen hizlariak mila edo mila milioi izanda ere.

Besterik gabe, eskerrikasko mezu osoa irakurtzera heldu bazara. Jaso dituzun horrelako mezu piloak gogoeta eginarazi dizula espero du, eta sentsibilitate gehiago edukiko duzula hurrengoan nazio gutxitu bat iraintzeakoan.

29
Urr_Urria_laburdura
07

Irmandiños: A Revolta, rol joko bizia – Zergatik ez Euskal Herrian?

Ia pasa den urri honen 5 eta 7an ehundaka gazte galiziarrek Xuntak antolatutako “Irmandiños: A Revolta” izeneko rol joko batean hartu dute parte (http://www.irmandinhos.com/revolta.swf). XV. mendeko Bigarren Errebolta Irmandiñoan dago girotuta. 1497 urtean maila eta izate ezberdineko milaka gizon eta emakumeek armak hartu eta jauntxo feudalen aurka matxinatu ziren. Jokalariek soldadu, noble edo matxinatuen paperak hartu dituzte eta hiru egunetan zear, Monterrei gazteluaren hitzalpean, Galiziar erreinuaren etorkizuna baldintzatu zuten gudak, borrokak, aliantzak, azpijokuak, etab… bizi dituzte zuzenean. Ikus trailerra: http://es.youtube.com/watch?v=Vs8rMiTbacw

Zuzeneko rol joko bat gidoi jakinik gabeko antzezlan handi batekin konpara daiteke. Pertsonaien paperak jokalarien hartean banatzen dira, eszenatoki eta kontextu jakin batean kokatzen eta jokoa bakarrik hasten da martxan. Jokalariak, beraien rolak ezartzen dizkieten helburu eta baldintzen jakitun, gura duen bezela jarduten du jokoaren barnean, beti ere historiaren kontextua errespetatuz. Joko hauek ez dute inoiz bukaera zehatzik, bere nondik norakoa jokalariek beraiek baldintzatzen bait dute.

Jokoaren helburua, antolatzaileen hitzetan Galiziaren Historia sustatzea eta gazteenei ezagunaraztea eta sormena eta irudimena suspertzen duten entretenimendu modelo bat zabaltzea dira.

Ni neu ez naiz inoiz izan delako rol jokoen jarraitzailea, sarri jokatzen duten pertsona batzu ezagutu arren. Erabat ezezaguna egiten zaienen arabera “frikiegia” omen da aisia horrelako jokuetan galtzea, eta inoiz ez diet kontra gehiegi egin, nahiz eta ni beste “frikikeri” batzuen (komikiak, informatika arloa…) epaitze errezaren biktima ere izan. Baina proiektu honek izugarri deitu dit atentzioa eta nere irudimena estimulatu du. Eta zergatik ez antzeko ekimen bat Euskal Herrian?

Historia eta mitologia ez dugu faltan euskaldunok, eta horrelako ekimen parte hartzaileek jarraipen eta babes handia izaten dute (zer ziren Kilometroak, Korrika eta iada sustraitutako jaialdi hauek hasieran, gazte talde batek bultzatutako ekimen “friki” bat baino?). Or dugu “Eneko Aritza” filmearen adibidea, tolosaldeko gazte batzuek baliabide gutxirekin baino gogo askorekin egina. Galiziarrek bezala, euskal historia (hainbestetan ezkutatua eta kakaztua) belaunaldi berriei ezagutzera emateko ekimen ezin aproposagoa dela deritzot. Egun pare bat giro bikainean eta oroitzapen eder batzu. Zuek ze iritzi?




Follow

Get every new post delivered to your Inbox.