Badirudi batzu frankismo aroaren ondoren zamatutako konplexuak garaitzen ari direla. Nazionalismo espainiar linguistikoa, hamarkadeta luzeetan ixilik egon ondoren, indarrra hartzen hasi da azken urteotan eta orain ez oso denbora asko pentxaezinak izango lirateken ekimenak lotxa gutxirekin kaleratzen ari dira. Bereaerenaren inposizioa eta bestearenari iraina. Eraso hauek intentsitatea eta ohiartzuna irabazi dute azkenaldian eta halako zilegitasun maskara batez mozorrotu da, delako Espainiar Hizkuntzaren Aldeko Manifestuarekin gorpuztu dena. Urteetan zehar doktrina inposatua zenari, gaztelaniaren izate “batutzaile” eta “komunikatzailea”, pintura kapa berri bat eman diote sasi-filosofari eta politikari (profesional zein disimulatu) talde batek.
Objetiboki, manifestu hau kaxkarki idatzia dago, kontraesanez beteta. “Ez omen dira ez hizkuntzak ez lurraldeak hizkuntza-eskubideak dituztenak, pertsonak baizik”, esaten dute. Orduan nik, pertsona bezala, eskubidea dut nire seme-alabak euskara huts eta exklusiboan hezitzeko? Eskubidea du Petya txikiak errusiar perfektuan hezitua izateko? Ez gizona, “Espainiar guztien betebeharra da Espainiako hizkuntza amankomuna ikastea, Espainiarra“. Ez al genuen esanba, lurraldeen kontu hori anakronismo tribal bat zela? Kontraesanak ugariak dira, askotan esaldi berberean: “Estatuko hizkuntza ofizial guztiak dira espainiarrak, baina bat bakarrik da amankomuna eta bat honek du bakarrik ezagutua izateko eskubidea”. Hau da, denak dira hizkuntza espainiarrak, baina bat besteak baino gehiago. Eta gainera, ez al ginen geratu hizkuntzek ez zutela eskubiderik, pertsonak baizik? Nolatan du orduan espainiar/gaztelaniarrak “ezagutua izateko eskubidea”? Eta horrelako dozenaka. Blog honetan dago manifestu honen autopsia zehatz bat: http://blogs.publico.es/dominiopublico/category/juan-carlos-moreno-cabrera/
Gaztelaniar hiztunen eskubideetan urraketa ikusten duena gezurretan ari da, eta Euskal Herriko hizkuntzen auzian arma gisa erabiltzen denean, gezur hipokrita eta arriskutsua. Euskal hiztunon eskubideak egunero bortxatzen dira, Euskal Herritik at dauden hainbat faktorek euskaraz bizi normal bat egite eragozten digute, eta jakintsu hauek ikusten duten urraketa bakarra “gaztelaniar hiztunen eskubideena” da? Gaztelaniaren egoeragatik benetan kezkatuta baldin badaude, zergatik ez dira Puerto Rico, Costa Rica edo Estatu Batuetako hiztunengatik kexatzen, kezkatzeko nahiko arrazoi dutenak? Edo jakintsu hauen interesa politikoagoa da kulturala baino?
Esan bezala, manifestu hau azkenaldian indartzen ari den kanpaina baten aurpegia da. Espainia sakonean espainiarra arriskuan dagoenaren idea saldu gero hizkuntza gutxituen normalizazioa eragozteko, sektore batzuei ametxgaiztoak eragiten dioten auzia. Gezur eta irain kanpaina hau bortitza izaten ari da Katalunian azken bi-hiru urteotan, eta hemeki hemeki Euskal Herrian maila berera heltzen ari da. Badirudi orain arte halako lotxa apur bat eman dietela, euskararen egoera politiko eta instituzional negargarria ikusita, “euskararen inposizioari” buruz hitzegitea. Ondo bait dago gezurrak esatea, baina saiatu apur bat bederen sinesgarritasun minimo bat edukitzen.
Me gustaría debatir contigo el tema del nacionalismo, si me das una dirección te envío artículos y me los rebates…si puedes.
Saludos
Mi mail es chichopirola(arroba)hotmail.com