Ez dago maitasunerako aukerarik Euskal Herrian, zabaldu elkartasuna
Garai latzak gaurkoak, etorkizun zoriontsuago batean harriduraz, lasaitasunez eta itzuliko ez direnaren itxaropenarekin begiratuko ditugunak. Azken asteotan Euskal herriak bizi eta euskaldunok nozitzen ditugun jazoera segida honek intentsitate zorabiagarria hartu du egun hauetan. Inkisitzaileek Euskal Herriaren eta Justizia unibertsalaren aurkako erasoa indartu dute, errepresio gordinena ezarriz: gaur 14 ordezkari abertzale atxilotu dituzte, atzo beltzek milaka pertsonen aurka eraso zuten Bilboko manifestazio batean, herenegun bi alderdi politiko, EHAK eta EAE-ANV legez kanporatu zituzten… Espainiar Estatuak ezarri duen eta gaur egungo Europan ezezaguna den salbuespen egoera honen azken oldarraldiak dira, aurrerago izan diren erasoei geitzen zaiena (18/98 makroprozesua, argitara atera diren tortura kasu ugariak…)
Egun gogorrak esan bezala, euskal herritarrontzako eta Justizian eta Demokrazian sinisten duen edozeinentzako. Orain urtebete irrifarreak eta esperantzak ematen zizkiguten agintariak zakur amorratak bilakatu dira, ekintzetan eta hitzetan. Orain urtebete gure arazo endemiko honen konponbidea eskura genuela uste genuelarik, beste aro batzuetako egoera gordinera itzuli gara. Tristura, ezintasuna, amorrua… Sentimentu ezkorrak eta etsituak nabari dira kalean. Lubakiean garaia ezarri nahi dute, ez elkarren ulermenarena. Gorrotoaren garaia ezarri nahi dute, ez maitasunarena.
Horrelako uneetan erreza ez den arren, ez dugu pentsamendu ilunei gure justizia eta herri gogoa kakazten utzi. Etsipena itxaropen bilakatzen saiatu behar gara eta ezintasuna lanerako gogo. Irrazionaltasunari gure arrazoien irmotasunarekin erantzun behar diogu. Asko aurreratu dugu orain arte, gauza asko lortu ditugu, eta hori hor dago eta egongo da. Helduko dira garai hobeak.
0 Responses to “No time for love – zabaldu elkartasuna”